Leioako Merkatarien Elkartea

Leioako Merkatarien Elkartea, zuk Leioan edozein denda mota erraz aurkitu ahal izateko.

  • Hemen zaude :
  • Indexa
  • /
  • Leioako Merkatarien Elkartea, Ingurua
  • Zer ari zara bilatzen?

LEIOAKO MERKATARIEN ELKARTEA

Leioak, gaur egun, Bilbo Handia Eskualdean kokaturik, 8,36 km2-ko azalera du, horien artean 8,17 km2 lehorrekoak dira eta 0,19 km2 itsasadarrekoak. Nerbioi-Ibaizabal itsasadarraren bokaletik hurbil dago, eskuinaldeko ertzean, iparrean Getxo eta Berangorekin ditu mugak, ekialdean eta hegoaldean Erandiorekin eta Mendebaldean Getxorekin eta itsasadarrarekin. .

Gaur egun, Leioak 30.165 biztanle dauzka (2010.12.31) Iturria: Eustat.

Leioa ingurua

Leioako auzoak

Leioa, bere historian zehar, bizitzeko oso ezberdinak izan diren bi aldez osaturik egon da. Bata, baserri-ingurune handiagoa, ia udalerri osoa barne hartzen zuena eta bestea, hiri-ingurune handiagoa, itsasadarretik paralelo zihoan trenbide ondoko industrializazioaren eraginari esker sortua. 1960 eta 1970 hamarkaden bitartean, garapen ekonomikoak Leioan kokatu ziren pertsona asko ekarri zuen. Leioako alde ugarik, ordura arte jende gutxirekin, hazi eta bilakaera garrantzitsua izan zuten. Urte haietan izan zen , ikuspuntu demografikotik ,eragin handiena izan zuen gertakaria jazo zen: immigrazioa, eta horren ondorioz, populazioaren gehikuntzak udalerria erabat aldatu zuen, eta apurka-apurka, gaur duen itxura hartzen hasi zen. Prozesu hark guztiak desegituratutako, sakabanatutako eta kalitaterik gabeko hiri egitura zeukan Leioa sortu zuen, komunitatearen zerbitzurako hornidura publikorik eta espaziorik gabekoa. Demokrazia heldu zenean, eta hiri planeamendu eta plangintzarako lehen baliabideak, arau subsidiarioak eta Hiri-Antolamendurako Plan Nagusiek ( H.A.P.N.) era garrantzitsuan zuzendu dute egoera hori, hiri-erdigune modernoaren sorkuntzaren bidez eta auzoen berarekiko eta beraien arteko batasunaren bidez . Horren ondorioz, atseden lekuak, berde guneak eta lehenengo mailako hiri-hornidurak egiteko aukera lortu da. Leioak , gaur egun, oraindik baserri eta hiriko gune mistoa da hein handi baten, azken horren nagusitasuna nabarmena izan arren. Leioa osatzen duten auzoak, bere alderik altuenean eta Nerbioi Itsasadarretik urrutienean: Zuhatzu, Peruri, Sarriena, Santsoena eta Lertutxe. Haietatik herriaren erdialderantz, auzo hauek aurki ditzakegu: Telleria, Basaez, Artatzagana, eta Aldekoena, baita Santi Mami baserrialdea ere. Erdiko gunea nukleo hauek osatzen dute: Elexalde, Iturribide, Donibane-San Juan, Ikea, Mendibil eta Udondo. Itsasadarretik auzorik hurbilenak dira: Ibaiondo-Santa Ana, Pinueta, Lamiako-Txopoeta, Txorierri, Ondiz eta Aketxe.



Leioako jaiak

Leioa, udaberriaren eta udazkenaren artean, jaiegunez apaintzen da. Beroagoak diren hilabete horietan, hain zuzen, auzo ezberdinek beren zaindariaren jaiegunak ospatzen dituzte. Ekainaren 24an, San Joan Bataiatzailearen jaia ospatzen da, Leioako Zaindaria.
Su gauak udaren solstizioaren hasiera ospatzen du. Leioak, igande jaia, Elizateko tradiziozko Aurreskuarekin ospatzen du, duela gutxi berreskuratutako dantza.


Horretaz gain, beste jai batzuk aurki ditzakegu:

Maiatzak 29: San Maximo jaieguna. Lamiako.
Auzo guztia Maskaradan buru-belarri sartzen da, lamien Elezaharra eta Euskal Herriko mitologiaren hainbat pertsonaiarekin lotzen dituen antzezpena. Jaiegunetako ostiralean ospatzen da.

Abuztuak 24: San Bartolome jaieguna. Basaez. Bere ekintzarik tradizionalenen artean marmitako txapelketa dago, herri-kirol erakustaldiak edo erromeriak.

Irailak 8: Erremedioen Amabirjina ( Ondizko Amabirjina) jaieguna. Ondiz.

Jaiak irailaren 8tik 9ra dira. Oso herrikoia ere bada errepikapen igandea(hurrengoa). Bizkaiko Aurresku Txapelketa eta eguneko erromeria. Bertan ez da falta bakailao txapelketa, herri-kirol jardunaldiak, eta abar.

Maiatzak 15: San Isidro jaiak.

Abuztuak 17 : Santi Mami jaiak.

Irailak 10 : Udondoko jaiak

Irailak 29 : Txopoetako San Migel jaiak.





Ikea 12-behea (166. Aptua.) - 48940 - Leioa - Bizkaia - 94 607 03 83 - info@comerciosunidosdeleioa.com